Zubiko departamentua
Baldintza orokorrak
- Honako ziurtagiriak izatea (MNZNk homologatutako ikastaroak):
- Oinarrizko segurtasun-prestakuntza.
- Biziraupen-ontziak eta salbamendu-ontzi ez arinak.
- Suteen aurkako prebentzioa.
- Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren (ISSMS) operadore nagusia.
- Hasierako osasungintza-prestakuntza espezifikoa.
- Gorputz-gaitasunaren osasun-azterketa eskuratzea.
Baldintzak
- 18 urte beteta izatea.
- Itsas Garraioa eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikari titulua izatea.
- Gutxienez 12 hilabetetako ontziratze denboraldia-eginda izatea. Horietako 6 zubiko eta bizkarreko ikasle gisa izatea, titulu akademikoa lortu eta gero.
- Egokitasun profesionaleko proba gaindituta izatea.
Baldintzak
- 18 urte beteta izatea.
- Itsasertzeko Nabigazioa eta Arrantzako teknikari-titulu akademikoa izatea.
- Gutxienez 12 hilabetetako ontziratze denboraldia-eginda izatea. Horietako 6 zubiko eta bizkarreko ikasle gisa izatea, titulu akademikoa lortu eta gero..
- Egokitasun profesionaleko proba gaindituta izatea.
Baldintzak
- Portuko patroia izateko ikastaroa gaindituta izatea.
- 20 urte beteta izatea, edo, aurreko puntuan adierazitako edukiak barne dituen LHko titulua izatekotan, 19 urte beteta izatea.
- Gutxienez 6 hilabeteko ontziratze-denboraldia eginda izatea zubiko eta bizkarreko departamentuan, eta beste 6 hilabetekoa makinen departamentuan.
- MNZNk ezarritako gaitasun profesionaleko proba gainditu izana.
- ISSMSko operadore mugatuaren txartel profesionala izatea.
Makinen departamentua
Baldintza orokorrak
- Honako ziurtagiriak izatea (MNZNk homologatutako ikastaroak):
- Oinarrizko segurtasun-prestakuntza.
- Biziraupen-ontziak eta salbamendu-ontzi ez arinak.
- Suteen aurkako prebentzioa.
- Hasierako osasungintza-prestakuntza espezifikoa.
- Gorputz-gaitasunaren osasun-azterketa eskuratzea.
Baldintzak
- 18 urte beteta izatea.
- Ontzi eta Itsasontzietan Makineriaren Zainketaren Antolaketako goi-teknikariaren titulu akademikoa izatea.
- Gutxienez 9 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana 750 kW baino potentzia handiagoko merkataritza-ontzietan. Horietatik 6, gutxienez, makinen arloko ikasle modura.
- Dagokion egokitasun profesionaleko proba gaindituta izatea.
Baldintzak
- 18 urte beteta izatea.
- Ontzi eta Itsasontzien Makineriaren Zainketa eta Kontroleko teknikari titulu akademikoa izatea.
- Gutxienez 9 hilabeteko ontziratze denboraldia egin izana 750 kW baino potentzia handiagoko merkataritzako ontzidietan. Horietatik 6, gutxienez, makinen arloko ikasle modura.
- Egokitasun-proba profesionalak gaindituta izatea.