Zubiko departamentua

Simulador Pantallas Puente CIFP Náutico Pesquera de Bermeo

Baldintzak

  • Alturako patroi-titulu profesionala izatea.
  • Dagozkion azterketak gainditu izana, Arrantza-kapitainaren Espezializazio Programaren bidez prestatzeko aukerarekin.
  • Gutxienez 600 eguneko ontziratze-denboraldia erregistratita izatea, zubiko kapitain edo ofizial gisa, 18 metrotik gorako luzera duten arrantza-ontzietan; horietatik 300 egun, gutxienez, Alturako patroi titulua lortu ondoren eginak izan behar dira.

Baldintzak

  • 20 urte beteta izatea.
  • Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikari-titulua izatea
  • Gutxienez 24 hilabeteko ontziratze-denboraldia, zubiko espazioko ikasle gisa egin izana, 12 metrotik gorako luzera duten arrantza-ontzietan; horietatik 6 hilabete, gutxienez, titulu akademikoa lortu ondoren eginak izan behar dira.

70 metro luzerako eta gutxiagoko arrantza-ontzietan kapitain gisa aritzeko, ezinbestekoa da 12 hilabeteko ontziratzea egin izana kapitain edo zubiko ofizial gisa, 18 metrotik gorako luzerako ontzietan.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako teknikari-titulu akademikoa izatea.
  • Gutxienez 24 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana, zubiko ataleko ikasle gisa, 12 metrotik gorako luzera duten arrantza-ontzietan; horietatik 6 hilabete, gutxienez, titulu akademikoa lortu ondoren eginak izan behar dira.

42 metro luzerako edo gutxiagoko arrantza-ontzietan kapitain aritzeko, ezinbestekoa da 12 hilabeteko ontziratzea egin izana nabigazioko guardia arduradun ofizial edo patroi gisa, 12 metrotik gorako luzerako ontzietan.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Kostaldeko Patroi Balioanitzeko ikastaroa, edo ikastaro horretan lortzen diren gaitasunei dagozkien azterketak gainditu izana.
  • Gutxienez 24 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana, zubiko espazioko ikasle gisa, 12 metrotik gorako luzera duten arrantza-ontzietan; horietatik 6 hilabete, gutxienez, azterketa gainditu ondoren eginak izan behar dira.
  • Ontzi zibil bateko makinen eremuan gutxienez 6 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana.

Arrantza-ontzietan kapitain aritzeko, ezinbestekoa da 12 hilabeteko ontziratzea egin izana, kapitain edo zubiko ofizial gisa, 12 metrotik gorako luzerako ontzietan.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Tokiko Arrantza-patroiaren ikastaroa, edo ikastaro horretan lortzen diren gaitasunei dagozkien azterketak gainditu izana.
  • Gutxienez 18 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana, arrantza-ontzietan edo akuikulturako laguntza-ontzietan; horietatik 6 hilabete, gutxienez, azterketa gainditu ondoren eginak izan behar dira.

Zubiko eta makinetako departamentua

Marinel arrantzalea

Baldintzak

  • 16 urte beteta izatea.
  • Marinel arrantzalearen ikastaroa, edo ikastaroan lortzen diren gaitasunei dagozkien azterketak gainditu izana.
  • Gutxienez 6 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana marinel gisa, arrantza ontzietan edo akuikulturako laguntza-ontzietan; marinel arrantzalearen titulu profesionala lortu ondoren eginak izan behar dute.

Kontuan hartzeko beste batzuk

  • Nahitaezko titulua da arrantza-ontzi batean marinel jarduteko, makinen eremuan zein itsasontziaren zubian.

Makinen departamentua

Aula Máquinas CIFP Náutico Pesquera de Bermeo

Baldintzak

  • 20 urte beteta izatea.
  • Ontzi eta Itsasontzien Makineriaren Zainketaren Antolaketako goi-mailako teknikari-titulu akademikoa izatea.
  • 50 metrotik gorako ontzietan ofizial edo makina-buru aritzeko, ezinbestekoa da ziurtagiri hau izatea: Suteen Aurkako Prebentzioa.
  • Gutxienez 12 hilabetetako ontziratze-denboraldia egin izana ontzi zibileko makinen eremuan, horietako 6, gutxienez, makinen guardiako jardueretan. Titulu akademikoa lortu eta gero egin izana ezinbestekoa da.

3.000 kW baino gehiagoko potentziako arrantza ontzietan makinen buru aritzeko, ezinbestekoa da 12 hilabeteko ontziratzea egin izana makinen ofizial gisa, 500 eta 3.000 kW duten arteko ontzietan.

Potentzia mugagabeko arrantza-ontzietan makinen buru aritzeko, ezinbestekoa da 24 hilabeteko ontziratzea egitea, makinen ofizial gisa. 12 hilabete, gutxienez, lehen ofizial gisa aritu izana beharrezkoa da.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Ontzi eta Itsasontzien Makineriaren Zainketa eta Kontroleko teknikari-titulu akademikoa izatea.
  • 50 metrotik gorako ontzietan ofizial edo makinen buru lan egiteko, ezinbestekoa da ziurtagiri hau izatea: suteen aurkako tekniken aurreratua.
  • Gutxienez 12 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana ontzi zibileko makinen eremuan, eta horietako 6, gutxienez, makinen guardia gisa. Titulu akademikoa lortu eta gero egin izana ezinbestekoa da.

1.400 kW edo gehiagoko potentziako arrantza-ontzietan makinen buru aritzeko, ezinbestekoa da 24 hilabeteko ontziratzea egin izana; eta horietatik 12, makinen lehen ofizial modura.

Gogoratu!

Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak homologatutako zentroa da Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHII, eta arrantzako ikastaro espezifikoak eskaintzen ditu. Besteak beste, marinel arrantzalea, zeina derrigorrezkoa den marinel jarduteko arrantza-ontzietan.Kontsulta itzazu arrantza-ikastaroak »