Merkataritza-nabigazioko titulazio profesional bat lortu nahi duen edozein ikaslek egokitasun-probak gainditu behar ditu.
2023tik aurrera, urtean bi aldiz gutxienez, Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak (MNZN) proba horien deialdia egiten du, hala behar duten titulu profesional bakoitzerako. Ikasleak ontzian egin beharreko lanak egiteko gai direla bermatzea da helburua, STCW kodean ezarritako eta titulazio profesional horietako bakoitzerako zehaztutako arauen arabera.
Deialdi guztiek honako fase hauek dituzte:
Dokumentazioa
Matrikulatzeko eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena
Behin-behineko zerrendak
Behin-behineko zerrendak: onartuak eta baztertuak
Zuzenketak
Dokumentazioa osatzeko eta hutsegiteak zuzentzeko epea
Behin betiko zerrendak
Behin betiko zerrendak: onartuak eta baztertuak
Probak
Egokitasun-probak egingo dira
Deialdien nondik norakoak MNZNk urtero argitaratzen dituen ebazpenetan ezartzen dira. Esteka hauetan eskuragarri dago informazioa:
BOE-A-2022-2033
Alturako patroia
Litoraleko patroia
Itsas mekanikaria
Itsas mekanikari nagusia
BOE-A-2022-2034
Bigarren mailako pilotua
Bigarren mailako makinen ofiziala
Bigarren mailako erradioelektronikako ofiziala
Elektroteknikako ofiziala
- Gutxienez 18 urte izatea.
- Titulazio profesional bakoitzari dagokion titulu akademikoa izatea.
- Gaitasun fisikoaren ziurtagiri medikoa izatea, STCW Hitzarmenaren eranskineko I/9 araua betez. Itsasoko Gizarte Institutuko mediku batek eman behar du, edo hark zein STCW Hitzarmenaren parte den estatu batek aitortutako batek.
- Ikaslearen Prestakuntzako Erregistro Liburuan ontziratze-aldiak betetzen direla eta titulazio profesional bakoitzerako eskatzen diren funtzioak betetzen direla frogatzea.
- Titulazio profesional bakoitzerako nahitaezkoak diren nahikotasun-ziurtagiriak izatea, baita ezarritako beste egiaztagiri edo titulu espezifiko batzuk ere.
Prozeduraren fase bakoitzaren datak eta epeak dagokion itsas kapitaintzaren eta barrutien informazio-paneletan zein prestakuntza-zentroetan argitaratuko dira.
Jarri harremanetan Bilboko Itsas Kapitaintzarekin zalantzak argitzeko edo titulazioekin lotutako izapideak egiteko
Ibañez de Bilbao kalea, 24
Bilbo, 48009
Tel.: 94 424 14 16
Fax: 94 424 80 57