Zure bizitza itsasoan
baldin badago…
Propultsio-instalazioaren eta nabigazioan behar diren makinen prestaketa zuzenduko duzu. Ontzi eta itsasontzietan makineriaren zainketaren antolaketa zikloarekin, izan zaitez arrantza- eta merkataritza-ontzietako makinen ofizial. Propultsio-ekipoen eta ontziko beste sistema elektriko zein automatismo batzuk mantentzeko prozedurak ezarriko dituzu, eta, horrez gain, makinen guardiak antolatu eta gainbegiratuko dituzu.
Goi-mailako titulu hau ezinbestekoa da Itsas Mekanikari Nagusiaren edo Merkataritza-nabigazioko Itsas Mekanikari Nagusiaren titulazio profesionalak lortzeko.
Iraupena
2.000 ordu
Goi-mailako zikloa
A eredua
Doako
zikloa
Eguneko
erregimena
- Itsasaldia segurtasunez egiteko, ontziko makinen instalazioen prestaketa antolatu eta zuzenduko duzu. Kontsumoen eta errespetuen hornikuntza zehaztuz eta ekipoen eta instalazioen prestaketa-prozeduraren arabera egingo duzu jarduera.
- Ontzi eta itsasontzien propultsio-plantaren eta makineria osagarriaren eta zerbitzu-makineriaren mantentze-plana egingo duzu; terminologia ingelesez menperatuz dokumentazio teknikoa interpretatuko duzu, baita itsasontziaren ezaugarriak eta zeharbidearen baldintzak balioetsi, eta esku-hartzeen periodikotasuna eta prozedurak ezarri ere.
- Giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa finkatuko duzu, indarreko araudiaren arabera; bezeroen arreta-prozedura zehaztu eta ontzien edo konpondutako elementuen harrera eta irteeraz arduratuko zara.
- Propultsio-instalazioa eta makineria osagarria mantentzeko eragiketak gainbegiratu eta egingo dituzu, haien funtzionamendua erregulatuz eta teknika espezifikoak aplikatuz.
- Ontziko zerbitzuei dagozkien mantentze-eragiketak gainbegiratu eta egingo dituzu (karga- eta deskarga-sistemak, bizkarreko makineria eta arrantza-parkea, besteak beste), ontziaren ezaugarrien arabera.
- Makinetako guardiak programatu, egin eta betetzen direla gainbegiratuko duzu, haren funtzioak betez eta aurreikusitako jarduerak edo larrialdi-egoeretatik eratorritakoak gauzatuz, STCW eta STCW-f kodeei eta indarrean dagoen araudiari jarraituz; eta halabeharrezkoa denean ingelesa erabiliz.
- Ontzien ekipoak eta instalazioak gainbegiratu eta egingo dituzu, aurreikusitako prozedurak aplikatu eta dokumentazio teknikoa zein zerbitzukoa elaboratuko dituzu.
- Suteen aurkako ekipoen eta zerbitzuen eta salbamendu-bitartekoen erabilgarritasun operatiboa eta mantentze-lanak gainbegiratuko dituzu, ezarritako protokoloak betez.
Prestakuntza-planak bi ikasturte ditu, eta honako modulu hauek ditu:
1. ikasturtea
Organización del mantenimiento de planta propulsora y maquinaria auxiliar de buques | 198 h |
Organización del mantenimiento y montaje de instalaciones y sistemas eléctricos de buques y embarcaciones | 231 h |
Organización del mantenimiento y montaje de instalaciones frigoríficas y sistemas de climatización de buques y embarcaciones | 198 h |
Inglés | 132 h |
Control de las emergencias | 132 h |
Formación y orientación laboral | 99 h |
2. ikasturtea
Organización del mantenimiento en seco de buques y embarcaciones y montaje de motores térmicos | 160 h |
Programación y mantenimiento de automatismos hidráulicos y neumáticos en buques y embarcaciones | 200 h |
Planificación del mantenimiento de maquinaria de buques y embarcaciones | 60 h |
Organización de la guardia de máquinas | 60 h |
Organización de la asistencia sanitaria a bordo | 60 h |
Proyecto de organización del mantenimiento de maquinaria de buques y embarcaciones | 50 h |
Empresa e iniciativa emprendedora | 60 h |
Formación en centros de trabajo | 360 h |
- LHko ikasle guztiek egin behar dute LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua, 2. mailaren 3. hiruhilabetekoan. Bertan, enpresa batean sartu eta lantokian bertan egindako zereginen bidez jasoko dute prestakuntza. Ikastetxeko tutorearen eta enpresako hezitzailearen laguntzarekin, zure ezagutza osatzeko baliagarria izango zaizun lan-esperientzia lortuko duzu. Gure eskolan, sektoreko enpresa nagusiekin egin ditugu hitzarmenak, bertan prestakuntza jasotzeko aukera izan dezazun.
- Praktika horiek Europar Batasuneko herrialdeetan egin nahi izanez gero, Erasmus+ programarekin posible da. 12 astez, bigarren urteko martxotik ekainera arte, ikasleak aukera izango du beste herrialde bateko ontzi batean lana nolakoa den zuzenean ikasteko.
- Enpresako prestakuntza funtsezkoa iruditzen bazaizu eta hiruhileko bat gutxi bada, lanbide-heziketa duala egiteko aukera duzu. Prestakuntza-eredu horretan, bigarren ikasturtea ikastetxean eta enpresan egiten da. Lan egindako orduekiko proportzionala den nomina bat jasoko duzu, baita lan-esperientzia handiagoa eta lan-bizitza abiatzeko aukera bikaina ere. Izan ere, eredu duala egiten duten ikasleen % 70 enpresan geratzen da prestakuntza amaitu eta gero.
Ikasten jarrai dezakezu
- Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
- Goi-mailako prestakuntza profesionaleko zikloak. Aukera dago modulu profesionalen baliozkotzea egiteko, indarreko araudiarekin bat etorriz.
- Unibertsitate-ikasketak. Baliozkotzeak egiteko aukera dago, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Honetan lan egin dezakezu
- Nagusia, makinen ofiziala edo lehen ofiziala (Merkataritza-nabigazioa eta arrantza).
- Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko sistemak dituen tresneria manipulatzea.
- Ekipoko burua.
- Lantegiko burua.
- Ontzien peritu tasatzailea.
- Ikuskatzailea arrantza-enpresetan.
Nola sar naiteke ziklo honetan?
- Batxilergoko titulua edo batxilergoko irakasgai denak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- Teknikari-titulua (erdi-mailako Lanbide Heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) hirugarren maila gainditu izana.
- 19 urte beteta izatea proba egiten den urtean.
- Teknikari-titulua izatekotan, 18 urte beteta izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ez itxi aterik. Aurrematrikula egiteak ez zaitu zikloa egitera derrigortzen, baina aurrematrikula egiten ez baduzu, ezingo duzu plazarik lortu.
Non egiten da aurrematrikula?
- Aurrez aurre, Ongintza Kalea 0, 48370 Bermeo, Bizkaia helbidean (informazio gehiago eskatzeko, deitu telefono-zenbaki hauetako batera: 946186634 / 946881862).
- Online IKASGUNEAn.
Honako hau aurkeztu beharko duzu:
- NANaren fotokopia.
- Goi-mailara sartzeko egiaztagiri akademikoa: Batxilergoko, erdi-mailako zikloko edo baliokide bateko espedientea.
Lan-munduan txertatzen lagunduko dizugu
Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan, gure zentroarekin lankidetzan diharduten enpresen lan-eskaintzak helarazten dizkiegu ikasle ohiei.
Beste lan-aukera batzuk ere ematen ditugu.
Hala nola, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Lehen Aukera. Horren bidez, zikloa amaitu duten ikasleen enplegagarritasuna sustatzen da.