Zure bizitza itsasoan
baldin badago…
Merkataritza-ontziak, arrantza-ontziak edo bidaiari-ontziak martxan jartzen dituzten sistemak mendera itzazu, Ontzi eta itsasontzien makineriaren zainketa eta kontrola zikloari esker, eta izan zaitez makinen ofizial.
Propultsio-ekipoak prestatzeaz eta mantentzeaz arduratuko zara, baita ontziko beste sistema mekaniko eta elektriko batzuk ere. Ontziko mantentze-lanetan, funtzionamendu-lanetan eta maneiuan espezializatuko zara: propultsioa eta sorgailuak, laguntza-sistemak, etab.
Erdi-mailako titulu hau ezinbestekoa da Itsas Mekanikariaren edo Merkataritza-nabigazioko Itsas Mekanikariaren titulazio profesionalak lortzeko.
Iraupena
2.000 ordu
Erdi-mailako zikloa
A eredua
Doako
zikloa
Eguneko
erregimena
- Ontziaren propultsio-instalazioa prestatzen ikasiko duzu, baita abiatzeko eta segurtasunezko baldintzetan funtzionatzeko makinak eta laguntza-sistemak ere, ezarritako prozedurei jarraituz.
- Maniobretan, itsasontziaren propultsio-instalazioaren eta motor osagarriaren funtzionamendua kontrolatuko duzu.
- Makinen guardia ofizialaren ardura izango duzu, itsasoan zein portuan, STCW eta STCW-f kodeei jarraituz.
- Propultsio-plantako makinen eta ekipoen mantentze-plan prebentiboak beteko dituzu.
- Propultsio-plantako, bizkarreko eta arrantza-parkeko makinen eta ekipoen matxurak eta disfuntzioak diagnostikatu eta konponduko dituzu, beren mailan.
- Ontzian instalatutako erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak egiaztatu eta mantenduko dituzu.
- Ontziaren sistema elektrikoak operatibo mantenduko dituzu.
- Hozte- eta girotze-planta operatibo mantenduko dituzu.
- Makinen elementuak eta ontziaren estruktura flotatzen eta siku mantenduko dituzu.
- Ontziko larrialdiei aurre egingo diezu, larrialdi-planak martxan jarriz.
- Gaixoei eta istripuak dituztenei lagunduko diezu, ezarritako protokoloei jarraituz.
Prestakuntza planak bi ikasturte ditu, eta honako modulu hauek ditu:
1. ikasturtea
Mantenimiento de la planta propulsora y maquinaria auxiliar | 231 h |
Procedimientos de mecanizado y soldadura en buques y embarcaciones | 198 h |
Mantenimiento de las instalaciones y máquinas eléctricas en buques y embarcaciones | 231 h |
Atención sanitaria a bordo | 66 h |
Seguridad marítima | 99 h |
Inglés | 165 h |
2. ikasturtea
Regulación y mantenimiento de automatismos en buques y embarcaciones | 210 h |
Instalación y mantenimiento de maquinaria de frío y climatización en buques y embarcaciones | 168 h |
Procedimientos de guardia de máquinas | 84 h |
Formación y orientación laboral | 105 h |
Empresa e iniciativa emprendedora | 63 h |
Formación en centros de trabajo | 380 h |
- LHko ikasle guztiek egin behar dute LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua, 2. mailaren 3. hiruhilabetekoan. Bertan, enpresa batean sartu eta lantokian bertan egindako zereginen bidez jasoko dute prestakuntza. Ikastetxeko tutorearen eta enpresako hezitzailearen laguntzarekin, zure ezagutza osatzeko baliagarria izango zaizun lan-esperientzia lortuko duzu. Gure eskolan, sektoreko enpresa nagusiekin egin ditugu hitzarmenak, bertan prestakuntza jasotzeko aukera izan dezazun.
- Praktika horiek Europar Batasuneko herrialdeetan egin nahi izanez gero, Erasmus+ programarekin posible da. 12 astez, bigarren urteko martxotik ekainera arte, ikasleak aukera izango du beste herrialde bateko ontzi batean lana nolakoa den zuzenean ikasteko.
- Enpresako prestakuntza funtsezkoa iruditzen bazaizu eta hiruhileko bat gutxi bada, lanbide-heziketa duala egiteko aukera duzu. Prestakuntza-eredu horretan, bigarren ikasturtea ikastetxean eta enpresan egiten da. Lan egindako orduekiko proportzionala den nomina bat jasoko duzu, baita lan-esperientzia handiagoa eta lan-bizitza abiatzeko aukera bikaina ere. Izan ere, eredu duala egiten duten ikasleen % 70 enpresan geratzen da prestakuntza amaitu eta gero.
Ikasten jarrai dezakezu
- Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
- Goi-mailako prestakuntza profesionaleko zikloak. Adibidez, Ontzi eta Itsasontzietan Makineriaren Zainketaren Antolaketako goi-mailako teknikari eta Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikari aritzeko.
- Erdi-mailako beste heziketa-ziklo bat, modulu profesionalak baliozkotzeko aukera eta guzti, indarrean dagoen araudiaren arabera, hala nola Litoraleko Nabigazio eta Arrantzako teknikaria.
- Batxilergoa edozein modalitatetan.
Honetan lan egin dezakezu:
- Motorrak eta talde mekanikoak konpondu eta mantentzeko langilea.
- Motor eta lurrunezko instalazio energetikoak konpondu eta mantentzeko langilea.
- Makinen burua (973/2009 EDan ezarritako atribuzioekin).
- Makinen ofiziala edo makinen lehen ofiziala (973/2009 EDan eta Sustapen Ministerioaren 2010eko maiatzaren 31ko 11260 ebazpenean ezarritako atribuzioekin).
- Arrantza-ontzietako makinen ofiziala eta makinen lehen ofiziala (653/2005 EDan araututakoaren arabera).
- Propultsio-instalazioa, makinak eta ontzietako ekipo osagarriak mantendu eta instalatzeko elektromekanikaria.
- Motorren mekanikaria.
- Ontzietako aire girotuaren eta fluidoen mantentzailea.
- Itsas elektrikaria.
- Motorren, dinamoen eta transformadoreak mantentzeko eta konpontzeko elektrikaria.
- Hozte-sistemak eta aire girotua instalatzeko eta mantentzeko langilea.
Nola sar naiteke ziklo honetan?
- DBHko titulua edo goragoko maila akademiko bateko titulua.
- Oinarrizko lanbide-titulua (Oinarrizko prestakuntza profesionala).
- Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua, edo akademikoki baliokidea dena.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
- 17 urte beteta izatea proba egiten den urtean.
Ez itxi aterik. Aurrematrikula egiteak ez zaitu zikloa egitera derrigortzen, baina aurrematrikula egiten ez baduzu, ezingo duzu plazarik lortu.
Non egiten da aurrematrikula?
- Aurrez aurre, Ongintza Kalea 0, 48370 Bermeo, Bizkaia helbidean (informazio gehiago eskatzeko, deitu telefono-zenbaki hauetako batera: 946186634 / 946881862).
- Online, IKASGUNEAn.
Honako hau aurkeztu beharko duzu:
- NANaren fotokopia.
- Erdi-mailako heziketa-ziklora sartzeko egiaztagiri akademikoa: DBHko espedientea edo baliokidea.
Lan-munduan txertatzen lagunduko dizugu
Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan, gure zentroarekin lankidetzan diharduten enpresen lan-eskaintzak helarazten dizkiegu ikasle ohiei.
Beste lan-aukera batzuk ere ematen ditugu.
Hala nola, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Lehen Aukera. Horren bidez, zikloa amaitu duten ikasleen enplegagarritasuna sustatzen da.