Ikasle berriak

  • Eskabideen eta dokumentazioaren aurkezpena

    Onarpen-eskaeraren aurkezpena.

    Zikloko 1.mailarako bakarrik.

    • Aurrez aurre: maiatzaren 9tik 27ra.
    • Online: maiatzaren 27ra arte (eskabidea online egiten bada, interesdunak, geroago, aukeratutako zentrora joan beharko du, ezarritako epearen barruan, NANa edo beste identifikazio dokumenturen bat eta kasuan kasuko dokumentazioa entregatzera)

    Eskabidea aldatzeko edo zuzentzeko aukera: maiatzaren 27ra arte

  • Dokumentazioaren aurkezpena

    Ekainaren 30era arte (dokumentazioa online edo aurrez aurre ikastetxeren batean aurkeztu dutenak).

  • Behin-behineko zerrendak

    Onartutako eskaeren, onartu gabeen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak, uztailaren 8an.

  • Erreklamazioak

    Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 12ra arte.

  • Behin betiko zerrendak

    Behin betiko zerrendak: uztailaren 14an.

  • Onartutako ikasleen ohiko matrikulazio-epea

    I. fasea: uztailaren 15etik 19ra, biak barne.
    II. fasea: uztailaren 21ean.
    III. fasea: uztailaren 26tik 27ra.

  • Ezohiko matrikulazio-aldia

    Uztailaren 28an eta 29an eta irailaren 1etik urriaren 14ra arte.

Oharra

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara igaroko diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Ikasle errepikatzailea eta 2. mailara igarotako ikaslea

  • Matrikula-data

    Ezarritako egutegiko egunetan formalizatu beharko dute matrikula.