Zure bizitza
itsasoan baldin badago…
Espezializazio-programa honekin Arrantza-kapitain izan zaitezke, eta edozein motatako arrantza-ontzien agintea eduki ahal izango duzu, luzera- eta itsasertzarekiko distantzia-mugarik gabe.
Arrantza-ontzietako maila goreneko aginte-kargua eskuratuko duzu, nabigazioa eta arrantzaren planifikazioa zuzenduko duzu, eta ontziaren eta tripulazioaren segurtasunaz eta gestioaz arduratuko zara.
Iraupena
600 ordu
Espezializazio-programa
A eredua
Doako
zikloa
Eguneko
erregimena
LHko espezializazio programa honen bidez, arrantza-kapitainaren karguari dagozkion jarduerak egiteko gaitasunak lortuko dituzu, eskumena duen administrazioak zehazten dituen baldintzetan.
Hau guztia ikasiko duzu: nabigazioa zuzentzen eta kontrolatzen, giza baliabideen segurtasuna ontzian, ontziaren egonkortasunari eragiten dioten balioak, baita arrantzari eta harrapatutakoaren prozesamenduari dagozkien jarduerak ere; betiere, produkzioa optimizatuz eta araudi nazional eta internazionalari jarraituz.
Prestakuntza-planak honako ikasketa-eremuak ditu:
Biología pesquera y conservación de los productos pesqueros | 60 h |
Meteorología y oceanografía | 30 h |
Navegación | 110 h |
Terminología marítima en lengua inglesa | 70 h |
Estabilidad del buque | 110 h |
Derecho marítimo | 60 h |
Pesca marítima | 110 h |
Gestión de empresa pesquera y de los recursos humanos a bordo | 50 h |
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak diseinatzen ditu espezializazio-programak.
Programa honen bidez arrantza-kapitainaren titulua lor dezakezu. Titulu horrek estatu-mailan baliotasuna du, eta, harekin, arrantza-ontzietan egin dezakezu lan.
Ikasten jarrai dezakezu
- Beste programa batzuk edo espezializazio profesionaleko ikastaroak.
- Goi-mailako heziketa-zikloak. Modulu profesionalak baliozkotzeko aukera dago, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Unibertsitate-ikasketak. Baliozkotzeak egiteko aukera dago, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Honetan lan egin dezakezu:
- Arrantza-kapitaina.
- Ikuskatzailea.
- Deskargen ikuskatzailea.
- Flota-burua.
- Gainbegiralea.
Nola sar naiteke ziklo honetan?
Espezializazio-programa hau aurretiaz alturako patroi-titulua dutenek arrantza-kapitainaren titulua ere lortzeko diseinatuta dago.
Itsas Garraioa eta Alturako Arrantzako goi-mailako titulua lortuta, programara sartzeko aukera izango duzu.
Lan-munduan txertatzen lagunduko zaitugu
Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan, gure zentroarekin lankidetzan diharduten enpresen lan-eskaintzak helarazten dizkiegu ikasle ohiei. Beste lan-aukera batzuk ere ematen ditugu.
Hala nola, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Lehen Aukera. Horren bidez, zikloa amaitu duten ikasleen enplegagarritasuna sustatzen da.