Eusko Jaurlaritzaren Akuikultura eta Arrantza Departamentuak ikastetxe homologatu izendatu gaitu. Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIak hainbat ikastaro eskaintzen ditu arrantzako titulazio profesionalak lortzeko, indarrean dagoen arrantza-titulazioari buruzko araudiaren arabera.
Marinel arrantzalea
30 orduko
iraupena
10 orduko
praktikak
- 16 urte baino gehiago izatea (18 urtetik beherakoek baimena behar dute).
- Gaixotasun fisikorik ez psikikorik ez izatea, prestakuntza jardueretan parte hartzeko.
- Gaztelera ez beste hizkuntza bat duten herrialdeetako atzerritarrentzat: gazteleraz irakurtzeko, ulertzeko eta idazteko gaitasuna izatea.
- NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
- Aurretiko izen-ematearen inprimakia behar bezala beteta.
- Adingabeak:ikastarora bertaratzeko baimena.
- Erantzukizunpeko adierazpena, gaixotasun fisikorik ez psikikorik ez duela esanez.
- Gaztelera ez beste hizkuntza bat duten herrialdeetako atzerritarrentzat: irakurmenaren, ulermenaren eta idazmenaren ebaluazio-probaren ziurtagiria aurkeztu behar da, maila proba egin beharko da gure zentroan, edo hizkuntzarekiko menderakuntza adierazten duen beste ziurtagiriren bat aurkeztu.
- Enpresa-ziurtagiria (izanez gero).
Kostaldeko patroi balioanitza
600 orduko
iraupena
- Oinarrizko segurtasun-prestakuntzako ziurtagiria izatea.
- 18 urtetik gorakoa izatea (Zubiko espezialitateko prestakuntza-zikloetan matrikulatutako ikasleak izan ezik).
- Gaixotasun fisikorik ez psikikorik ez izatea, prestakuntza-jardueretan parte hartzeko.
- NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
- Aurretiko izen-ematearen inprimakia behar bezala beteta.
- Erantzukizunpeko adierazpena, gaixotasun fisikorik ez psikikorik ez duela esanez.
- Oinarrizko segurtasun-prestakuntzako ziurtagiriaren fotokopia.
- Enpresa-ziurtagiria (izanez gero).