Zure bizitza
itsasoan baldin badago…
Treba zaitez Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan!
Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak eta Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak (MNZN) homologatutako zentroa gara. Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan titulu akademikoak lortzeko behar dituzun prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dizkizugu.
Ikasi gure LHko prestakuntza-zikloetan eta eskaintzen ditugun ikastaro homologatuetan, eta presta zaitez itsasora ateratzeko!
Gure eskaintza
Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIren prestakuntza-eskaintzak hainbat aukera ditu: Lanbide Heziketako zikloak, Erdi- eta Goi-mailako tituluak lortzeko balio duen prestakuntza arautua, eta itsas eta arrantza-arloetako ikastaroak. Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak ezartzen ditu ikastaro horiek. Arrantza ikastaroak, aldiz, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak.
Itsasoan lan egin nahi duzu?
LHko prestakuntzak titulu akademikoak lortzeko balio du, eta, horiei esker, lehorrean lan egin dezakezu, edo titulazio profesionalak lortu.
Titulazio horiek aukera emango diote ikasleei ontzietan lan egiteko, eta, besteak beste, ontziratze-denboraldiak egin direla egiaztatuz lortzen dira.
Egokitasun-probak – MNZN
Merkataritza-nabigazioarekin zerikusia duten titulazioen kudeaketaren eskumena Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak du, MITMAren (Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa) organoak.
Merkataritza-nabigazioko titulazio profesionalak lortu nahi dituen edozein ikaslek urtero titulazio bakoitzerako deitzen diren egokitasun-probak gainditu beharko ditu.