Bermeoko Nautika
eta Arrantzako LHII
LHko ikastetxe publikoa da, bere motako bakarra Bizkaian, eta estrategikoki kokatuta dago Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren inguruan, eta Bilboko Portutik gertu, itsas tradizio handiko herri batean.
2021-2022 ikasturtetik Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko zentroa gara. Erdi- eta goi-mailako LHko prestakuntza-zikloak eskaintzen ditugu, eta, horien bidez, ikasleek itsasoaren eta arrantzaren arloko hainbat titulazio profesional lor ditzakete. Horretarako, titulazio bakoitzeko beharrezkoak diren ziurtagiri ofizialak ere behar dira. Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak homologatutako gure ikastaroekin eta arrantza-espezialitateko ikastaroekin osatzen da zure prestakuntza, eskakizun guztiak betetzeko. LHko zikloen, ikastaro ofizialen eta ikasle modura egindako ontziratze-denboraldien bidez, titulazio profesional bat lortu eta ontzian lan egin dezakezu.
Gure instalazioek hezkuntzarako egokitutako 1.144 m²-ko azalera dute, eta behar den ekipamendu guztia dute, ikasleak trebatzeko ontzian egin beharko dituzten zeregin guztietarako. Nabigazioko, maniobrako, arrantzako eta komunikazioko simulagailu sofistikatuei esker, ikasleak gaitzen dira merkataritza- eta arrantza-ontziak maneiatzeko. Makinetako ikasleek gure mekanika-lantegietan, motorren ikasgeletan, hotz-arloan eta automatismo- eta elektrizitate-laborategietan ikasiko dute. Hori guztia, irakaskuntza gure informatikako eta teknologia aurreratuetako ikasgelan integratuz egiten dugu.