Zubiko departamentua

Baldintza orokorrak

  • Honako ziurtagiriak izatea (MNZNk homologatutako ikastaroak):
    • Oinarrizko segurtasun-prestakuntza.
    • Biziraupen-ontziak eta salbamendu-ontzi ez arinak.
    • Suteen aurkako prebentzioa.
    • Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren (ISSMS) operadore nagusia.
    • Hasierako osasungintza-prestakuntza espezifikoa.
  • Gorputz-gaitasunaren osasun-azterketa eskuratzea.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Itsas Garraioa eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikari titulua izatea.
  • Gutxienez 12 hilabetetako ontziratze denboraldia-eginda izatea. Horietako 6 zubiko eta bizkarreko ikasle gisa izatea, titulu akademikoa lortu eta gero.
  • Egokitasun profesionaleko proba gaindituta izatea.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Itsasertzeko Nabigazioa eta Arrantzako teknikari-titulu akademikoa izatea.
  • Gutxienez 12 hilabetetako ontziratze denboraldia-eginda izatea. Horietako 6 zubiko eta bizkarreko ikasle gisa izatea, titulu akademikoa lortu eta gero..
  • Egokitasun profesionaleko proba gaindituta izatea.

Baldintzak

  • Portuko patroia izateko ikastaroa gaindituta izatea.
  • 20 urte beteta izatea, edo, aurreko puntuan adierazitako edukiak barne dituen LHko titulua izatekotan, 19 urte beteta izatea.
  • Gutxienez 6 hilabeteko ontziratze-denboraldia eginda izatea zubiko eta bizkarreko departamentuan, eta beste 6 hilabetekoa makinen departamentuan.
  • MNZNk ezarritako gaitasun profesionaleko proba gainditu izana.
  • ISSMSko operadore mugatuaren txartel profesionala izatea.
Simulador Puente CIFP Náutico Pesquera de Bermeo
Aula Máquinas CIFP Náutico Pesquera de Bermeo

Makinen departamentua

Baldintza orokorrak

  • Honako ziurtagiriak izatea (MNZNk homologatutako ikastaroak):
    • Oinarrizko segurtasun-prestakuntza.
    • Biziraupen-ontziak eta salbamendu-ontzi ez arinak.
    • Suteen aurkako prebentzioa.
    • Hasierako osasungintza-prestakuntza espezifikoa.
  • Gorputz-gaitasunaren osasun-azterketa eskuratzea.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Ontzi eta Itsasontzietan Makineriaren Zainketaren Antolaketako goi-teknikariaren titulu akademikoa izatea.
  • Gutxienez 9 hilabeteko ontziratze-denboraldia egin izana 750 kW baino potentzia handiagoko merkataritza-ontzietan. Horietatik 6, gutxienez, makinen arloko ikasle modura.
  • Dagokion egokitasun profesionaleko proba gaindituta izatea.

Baldintzak

  • 18 urte beteta izatea.
  • Ontzi eta Itsasontzien Makineriaren Zainketa eta Kontroleko teknikari titulu akademikoa izatea.
  • Gutxienez 9 hilabeteko ontziratze denboraldia egin izana 750 kW baino potentzia handiagoko merkataritzako ontzidietan. Horietatik 6, gutxienez, makinen arloko ikasle modura.
  • Egokitasun-proba profesionalak gaindituta izatea.

Gogoratu!

LHko ziklo jakin batzuk gaindituta izateaz gain, titulu hauek lortzeko nahikotasun-ziurtagiria izan behar duzu edo MNZNk ezarritako beste gaitasun-ziurtagiriren bat.

Orokorrean, ziurtagiri horiek berritu egin behar dira.

Konproba ezazu Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan ematen diren ikastaroen zerrenda.MNZNren ikastaroak »