Zure bizitza itsasoan
baldin badago…

Itsas garraioa eta alturako arrantza zikloa eginez, merkataritza- edo arrantza-ontzidietako zubiko ofizial izan zaitezke. Ez duzu mugarik izango ontziaren luzerari eta itsasertzarekiko distantziari dagokienez. Itsas zabaleko maniobrarako eta nabigaziorako ezinbestekoa izan zaitez! Gainera, ontzian esperientzia hartuta, zure eskumen profesionalak handituko dituzu. Horrela, kostaldetik hurbileko nabigazioetan bidaiari-ontzien patroi edo merkataritza-ontzien kapitaina izatrko aukera edukiko duzu.

Goi-mailako titulu hau ezinbestekoa da Alturako Arrantza-patroiaren edo Merkataritza-nabigazioko Alturako Patroiaren titulu profesionalak lortzeko.

Iraupena
2.000 ordu

Goi-mailako zikloa
A eredua

Doako
zikloa

Eguneko
erregimena

  • Bidaiako edo mareako jarduerak programatuko dituzu, araudia aplikatuz, eta ezarritako kontratu baldintzak betez, ontzia ustiatzeko.
  • Ontziaren prestakuntza gainbegiratzeaz arduratuko zara, aduana-izapidea eta garraioa segurtasunezko baldintzetan egiteko.
  • Pisuen banaketa planifikatuko dituzu, ontziak egonkortasun irispideak betetzen dituela ziurtatu eta nabigazio segurua bermatzeko.
  • Ontziaren itsasbidea planifikatuko duzu, honako hau kontuan izanik: eguraldiaren eta itsasoaren egoera, arriskuak eta ustiapen-irizpideak.
  • Ontziaren karga-, estiba- eta deskarga-lanak gainbegiratzeaz arduratuko zara, aurretiaz planifikatutakoari jarraituz eta segurtasunez egiten direla egiaztatuz. Portu-eremuan, ontziaren maniobrak zuzenduko dituzu, segurtasunez eta efikaziaz.
  • Nazioarteko arau eta erregelamenduei jarraikiz, itsasbide seguru bat mantenduko duzu.
  • Ontziaren posizioa kontrolatuko duzu, ezarritako itsasbidea mantentzeko.
  • Arrantza-tresneriaren armatzea, muntaia eta konponketa egiaztatuko dituzu, harrapaketak ahalik eta seguruen eta errendimendu handiaz egiteko.
  • Sardaren harrapaketa-maniobrak diseinatu eta betearaziko dituzu, errendimendurik handiena lortzeko.
  • Harrapaketen prospektibak egingo dituzu, sardaren ezaugarriak ebaluatuz; errendimendua handituz eta arrantza arduratsuaren printzipioak jarraituz.
  • Arrantza-parkean harrapaketen manipulazioa eta prozesatzea gainbegiratuko dituzu, baldintza higieniko-sanitarioak betez.

Prestakuntza planak bi ikasturte ditu, eta honako modulu hauek ditu

1. ikasturtea

Maniobra y estiba231 h
Navegación, gobierno y comunicaciones del buque264 h
Inglés165 h
Pesca de altura y gran altura231 h
Formación y orientación laboral99 h
Empresa e iniciativa emprendedora60 h

2. ikasturtea

Control de las emergencias120 h
Organización de la asistencia sanitaria a bordo60 h
Administración y gestión del buque y de la actividad pesquera140 h
Guardia de puente220 h
Proyecto de implementación de una ruta de transporte marítimo50 h
Formación en centros de trabajo360 h
  • LHko ikasle guztiek egin behar dute LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua, 2. mailaren 3. hiruhilabetekoan. Bertan, enpresa batean sartu eta lantokian bertan egindako zereginen bidez jasoko dute prestakuntza. Ikastetxeko tutorearen eta enpresako hezitzailearen laguntzarekin, zure ezagutza osatzeko baliagarria izango zaizun lan-esperientzia lortuko duzu. Gure eskolan, estatuan dauden sektoreko enpresa nagusiekin egin ditugu hitzarmenak, bertan prestakuntza jasotzeko aukera izan dezazun.
  • Praktika horiek Europa Batasuneko herrialdeetan egin nahi izanez gero, Erasmus+ programarekin posible da. 12 astez, bigarren urteko martxotik ekainera arte, ikasleak aukera izango du beste herrialde bateko ontzi batean lan egiteko.
  • Enpresako prestakuntza funtsezkoa iruditzen bazaizu eta hiruhileko bat gutxi bada, lanbide-heziketa duala egiteko aukera duzu. Prestakuntza-eredu honetan, bigarren ikasturtea ikastetxean eta enpresan egiten da. Lan egindako orduekiko proportzionala den nomina bat jasoko duzu, baita lan-esperientzia gehiago eta lan-bizitza abiatzeko aukera bikaina ere. Izan ere, eredu duala egiten duten ikasleen % 70 enpresan geratzen da prestakuntza amaitu eta gero.

Ikasten jarrai dezakezu

  • Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
  • Goi-mailako heziketa-zikloak. Modulu profesionalak baliozkotzeko aukera dago, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Unibertsitate-ikasketak. Baliozkotzeak egiteko aukera dago, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Honetan lan egin dezakezu

  • Alturako patroia.
  • Arrantza-ontzietako, kargako merkataritza-ontzietako, bidaiari-ontzietako eta luzera handiko yateetako patroia.
  • Zubiko lehen ofiziala.
  • Arrantza-ontzietako, kargako merkataritza-ontzietako, bidaiari-ontzietako eta luzera handiko yateetako zubiko ofiziala.
  • Honako erabilera hauek dituzten ontziak zaintzeko eta zuzentzeko ofizial arduraduna: zaintza fiskala, arrantza-ikuskapena, ikerketa ozeanografikoa, segurtasuna eta itsas salbamendua.
  • Flota-ikuskatzailea.
  • Kontsignatarioen agentea.
  • Itsas aseguruen agentea.
  • Arrantzako aparailuen, muntaiaren eta tresnatzearen gainbegiralea.

Nola sar naiteke ziklo honetan?

  • Batxilergoko titulua edo batxilergoko irakasgai denak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua izatea.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) hirugarren maila gainditu izana.
  • 19 urte beteta izatea proba egiten den urtean.
  • Teknikari-titulua izatekotan, 18 urte beteta izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ez itxi aterik. Aurrematrikula egiteak ez zaitu zikloa egitera derrigortzen, baina aurrematrikula egiten ez baduzu, ezingo duzu plazarik lortu.

Non egiten da aurrematrikula?

  • Aurrez aurre, Ongintza Kalea 0, 48370 Bermeo, Bizkaia helbidean, (informazio gehiago eskatzeko, deitu telefono-zenbaki hauetara: 946186634 / 946881862).
  • Online, IKASGUNEAn.

Honako hau aurkeztu beharko duzu:

  • NANaren fotokopia.
  • Goi-mailako heziketa-ziklora sartzeko egiaztagiri akademikoa: Batxilergoko, erdi-mailako zikloko edo baliokideak diren espedientea..

Lan-munduan txertatzen lagunduko dizugu

Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIan, gure zentroarekin lankidetzan diharduten enpresen lan-eskaintzak helarazten dizkiegu ikasle ohiei.
Beste lan-aukera batzuk ere ematen ditugu.

Hala nola, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Lehen Aukera. Honen bidez, zikloa amaitu duten ikasleen enplegagarritasuna sustatzen da.