Ikaslearen Prestakuntzako Erregistro Liburuan ontziratze-denboraldiak erregistratu eta egiaztatzen dira, eta ikasleak egindako ebaluazio praktikoak ere agertzen dira bertan.
Espainiako Sustapen Ministerioa da igorlea, eta IMO STCW hitzarmenari egin zitzaizkion 2010eko Manilako zuzenketen baldintzen arabera ezarrita dago. Ezinbestekoa da, titulazio profesionalak lortzea ahalbidetzen duten ontziratze-praktikako denboraldiak egiaztatzeko.
Ikaslearen Liburua LHko prestakuntza-ziklo baten 1. maila amaitzean entregatzen da, eta ematen duen zentroak sinatzen du. Liburu bat dago Zubiko ikasleentzat eta beste bat Makinetako ikasleentzat; eta ezinbesteko baldintza da dagozkion titulazio profesionalak lortzeko.
Ontziaren kargua duen ofizialak sinatu behar ditu ontziko praktikak, Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak ezarritako araudiaren arabera.
Ontziratze-denboraldiak desberdinak dira beti, eta Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusian eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren araberakoak dira.
Arrantza-titulazioei eta MNZNren titulazioei buruzko web-orrialdeetan ontziratze-denboraldiei buruzko informazioa aurkituko duzu.
Erdi- eta Goi-mailako itsas-arrantzako prestakuntza-zikloen bitartez titulu akademikoak besterik ez dira lortzen. Txartel profesionalak eskuratzeko egokitasun-probak gainditu behar dira, Ikaslearen Liburua aurkeztuta; liburu horrek titulazio bakoitzerako behar den ontziko esperientzia ziurtatu behar du.
Halaber, dokumentu hori bete eta aurkeztu behar da MNZNren titulazioak lortzeko egin beharreko egokitasun-probak egiteko.